Martxoaren 11n, Donostiako Emakumeen Etxean

Iragan den martxoaren 8an, trans, bollera eta emakumeok lan guztiak egiteari utzi genion eta Euskal Herriko kaleak gogor astindu genituen, gure herriak aldarrikapen, ekintza eta elkartasun feministaz betez. Grebak jarraipen masiboa izan du, zenbaezina da herriak kalea hartzean duen indarra, horregatik ez dago zifrarik martxoaren 8an gertatutakoa jasoko duenik. Aurten, arrakasta kuantitatiboaz gain, jauzi kualitatiboa eman dugu gure aldarrikapenak eta oinarri politiko feminista, antikapitalista eta antiarrazistak sendotu ditugulako.

Zorionak modu batean edo bestean hori posible egin dugun guztioi. Gainera, M8ko greba feminista nazioartekoa izan da, 140tik gora batu baikara borroka egun honetara. Heteropatriarkatu kapitalista sistema globala da eta herrien burujabetza ezinbestekoa den bezala, behar-beharrezkoak ditugu elkartasun nahiz aliantza internazionalistak.

Aurten, grebaren antolaketa deszentralizatua lehenetsi dugu. Jendarte feminista bat auzo, herri eta talde bakoitzak bere errealitate zehatzak eraldatzean eraikiko dugulako. Baina, Euskal Herri mailan koordinatu gara, argi baitaukagu indarrak batzea eta aliatzea dela gure bidea, eta herri gisa eraiki nahi ditugula alternatibak. Horrela, eraldaketarako eragile nahiz subjektu anitzak batu gara: talde feministak, etxeko langileen elkarteak, sindikatuak, emakume* migranteen taldeak, baserritarrak, ikasle eta gazte taldeak… Elkarrekin ahaldundu eta politizatu  gara, eta hori da gure garaipen nagusia.

Zapalkuntza guztiekin amaitzeko, gure iraultza heteropatriarkatu kapitalista eta kolonialistak sortzen dituen bazterretatik eraikitzen da. Horrela, gaueko hamabietan hasita, 5 ardatzetan egituratutako grebari ekin genion . Egunean zehar hamaika ekintza burutu genituen: gauak eta kaleak gureak direla aldarrikatzeko, enpresa handien aurkako piketeak, etxeko langileen lan eskubideak aldarrikatzeko eraikin publikoen okupazioa, politika migratzaileen aurka, (in)justizia patriarkala salatzeko, faxismoaren aurkako ekintzak, eliza seinalatzeko etab.

Azken astean harriduraz jaso ditugu emakumeon* bizi eta lan baldintza prekarioen arduradun zuzenak diren Nafar Gobernu eta Eusko Jaurlaritzaren, Iberdrola bezalako enpresa handien edota patronalen adierazpenak grebara batuz. Hauei guztiei ez diegu keinu sinboliko gehiagorik egitea onartzen, gure aldarrikapenak arduraz entzun eta horiek gauzatzeko konpromisoak har ditzatela nahi dugu. Ekintza, politika eta aldaketa feminista errealak nahi ditugu, eta ez dugu onartuko kapitalaren edota gizon batzuen interesek jarri dezaketen inongo toperik.

Urrats handia eman dugu baina urrun gaude gure helburuetatik. Urrun gaude emakumeok* dohainik egiten ditugun lanak sozializatzetik. Beraz, grebak azaleratzen dituen gatazketan sakontzen jarraituko dugu. Zaintza sistema publiko eta doakoa nahi dugu, baita emakumeon enplegu prekarioarekin amaitzea  ere. Hala ere, gaur egungo Euskal Herriko erakunde nagusietan aurrera eramaten diren politikek merkatuaren etekinen menean jarraitzen dute eta emakume* langileon esplotazioa indartzen dute. Egun, Euskal Herrian dugun familia eredua logika patriarkaletan eraikitzen da, zaintza lanak feminizatuz eta  pribatizatuz,  eta bereziki emakume arrazializatu nahiz migranteon esplotazioan oinarrituz. M8

honetan, oraindik ere, emakume* langile askok ezin izan genuen gure greba eskubidea gauzatu, egoera zaurgarrienetan egoteagatik. Jakina denez, indarkeria patriarkala gogorki pairatzen jarraitzen dugu, sexu erasoetan, eraso lesbofoboetan, bazterkeria kapazitistan, erailketa patriarkaletan, jazarpen transfoboetan, edertasun hegemonikoan eta sistemak behin eta berriz menpeko lekuan kokatzen gaituen bakoitzean.

Horregatik, bizitzak erdigunean jarriko dituen paktu sozial berri bat eskatu dugu ozen. Gure lurraldeetan eta gorputzetan burujabe izateko. Lana eta aberastasuna modu justuan birbanatzeko. Bazterreko subjektuok, gure aurkako biolentziarik gabe, aske izan ahal izateko. Euskal Herriko Mugimendu Feminista konfrontaziorako eta sistemari sakoneko alternatiba bat eraikitzeko indarra da: ultraeskuina eta arrazismoaren gorakadaren aurrean, kapitalismo autoritario aren berrarmatzearen aurrean, bizi baldintzen sakoneko prekarizazioaren aurrean, planetaren kolapso ekologikoaren aurrean, feminizidioen aurrean… tinko gaude, eta ez gaituzue geldituko!!!

Lanaren kontzeptu klasikoa eraldatzeko asmoz, bizitzako eremu guztietan kokatu dugu greba, bost ardatz bereiziz:

PENTSIONISTAK:

Merkatuaren logikari jarraituz, enpleguan aktiboki ez dabilena gastu gisa hartzen da, eta, pentsionisten kasuak erakusten digun moduan, pentsio-sistema pribatu eta prekarioa zabaldu nahi digute. Erretiro pentsio baxuenak ditugunak emakumeak* gara. Lan feminizatuak eta bereziki zaintza lanak aintzat ez hartzearen ondorio zuzena da hori. Horregatik, Emakume* pentsionistok greba egin genuen, gurea er e borroka feminista delako, eta gure aldarrikapenekin kaleak hartu genituen.

KONTSUMOA:

Martxoaren 8an, diru-truk inolako kontsumorik ez egiteaz gain, kontsumo- ereduaren inguruko kritika plazaratu genuen, eta horren kontraesanak azaleratu: kontsumitzen dugunaren atzean dauden lan-baldintzak, generoaren araberako bereizkeriak, beste herrien esplotazioa, bertako oihal produktiboaren ahultzea… Horregatik, multinazionalen aurkako ekintzak eta politika kolonialistak salatzeko ekintzak burutu genituen. Horretaz gain, egunean zehar herri eta auzoetako dendekin egin diren lanketak, bazkari autogestionatuak eta kontsumo taldeen garrantzia azpimarratu nahiko genituzke.

IKASLE-GAZTE:

Ikasle eta gazteak langile estatusetik alboratuak gara, eta, aldi berean, lan- baldintza prekarioetara bideratuak gara, bereziki neska* gazteak. Hezkuntzaren pribatizazioaren lehenengo kaltetuak gara. Horregatik, prozesuan zehar ikasle eta gazteontzako aldarrikapen propioak kaleratu ditugu: hezkuntza sistema hezkidetzailea, kalitatezko sexu-heziketa integratzaile eta inklusiboa hezkuntzaren etapa guztietan, anitzak baikara, ikastetxeetan ematen diren jarrera matxista, sexista zein LGTBIQ+ fobikoen aurrean neurriak hartzea, edota  hezkuntza eremuan murrizketa gehiagorik ez egitea!

Hezkuntza aparatuak, sistema kapitalista heteropatriarkalaren birprodukziorako mekanismo gisa funtzionatzen du. Kurrikulumean, edukietan, metodologietan… Ez

soilik ageria ditugun liburu edo ikasgeletan, baita ezkutuko kurrikulumean ere. Horregatik, greba feministak, martxoaren 8an hezkuntza sistema gelditu du.

Aipamen berezia egin nahi diegu martxoaren 8aren bueltan, feminismoaz hausnartu eta hezi guneetan eragiteko neska* gazteok sortu ditugun hamarnaka espazio eta talde feministei, gure buruak ahalduntzetik haratago, amesten dugu herri zein hezkuntza sistema gaurdanik eraikitzen ari baikara. Gora neska* gazteon borroka!

SOLDATAPEKO LANA

LAN ESPARRUAN ERE GREBAK JARRAIPEN ZABALA IZAN DU

Ostiraleko greba feministaren inguruko balorazio oso baikorra egiten dugu lana eta enpleguaren mundutik.

  • Greba historikoa izan da berriz Ohiko greba batetik haratago joan gara, enpleguaren esparrua gainditu eta lan guztiak aitortze aldera. Zaintzaren lana ere erdigunean jarri da aurten ere.
  • Enpleguaren ardatzean, gehiengo sindikalak + CNT eta CGTk deituriko 24 orduko greba orokorraren jarraipena oso zabala izan Zaila da datu zehatzak ematea, ez ohiko greba delako eta emakumeak bakarrik deitu ditugulako grebara. Aipatzekoa da ere, Euskal Herrian lehen aldiz lan munduan egin den emakumeon greba orokorra izan dela aurtengo matxoak 8koa.
  • Sektore feminizatuetan izan duen jarraipena nabarmendu nahi dugu bereziki. Irakaskuntza publikoan zein itunpekoan, ikastoletan, ikastetxeetako jantokietan, erresidentzietan, kontserberetan eta garbikuntza alorrean esaterako emakume gehienek egin dituzte
  • Etxez etxeko laguntzan ere jarraipena itzela izan da beraien aldez aurretik piztutako borrokari segida
  • Bestelako zerbitzu batzuetan ere jarraipena oso garrantzitsua izan da: telemarketing, merkataritzan, komunikabideetan, udalak, ..
  • Aipatzekoa iruditzen zaigu, era berean, emakumeak gutxiengoan dauden sektore batzuetan ere, industrian adibidez, emakumeek lanuzteak egin dituztela: CAF, Eaton…
  • Aipamen eta aitortza berezia eman sektore feminizatu prekarioenetan lan greba egin duten emakumeei. Badakigu zein zaila den sektore batzuetan greba egitea eta batzuk ere ezin izan dutela beraien greba eskubidea gauzatu. Zerbitzu minimoetan egon diren emakume askok ere ezin izan dute lan grebarik
  • Eguerdiko mobilizazioak ere oso handiak izan Dozenaka mila emakumek parte hartu du Euskal Herriko hiriburu eta herri gehienetan.
  • Guzti honek garbi erakusten du emakumeen antolakuntza eta borroka

ezinbestekoak    direla   emakumeen   diskriminazio   egoerak gainditzeko eta feminismoaren garaia dela ozen esateko. Lan munduan ere.

Sindikatuok eta lan munduko ordezkariok enpleguaren ardatzean egiten genituen aldarrikapenak berresten ditugu. Greba honek aldarrikapen batzuk serio hartzeko balio izaten ari da, erantzunkizun zehatzak dagozkien erakunde batzuk beraien gain ardurak har ditzaten eta ez dezaten beste albo batera begiratu. Eta batez ere, bizitza erdigunean jarriko duen Euskal Herri libre eta feminista baten aldeko borrokan emakume* guztiok batera jarraitzeko.

ZAINTZA:

Zaintza-lanak izan dira aurtengo M8aren ildo nagusia, doakoak nahiz soldatapekoak izanda ere horiek eremu produktiboan kokatu ditugularik. Trans, bollera eta emakumeon grebaren bitartez, zaintza-lanak alboratzeak suposatzen dituen berezitasunez jakitun, horiek gizonengan kokatzea izan da xedea. Are gehiago, ardura pribatua gaindituz, zaintza gune kolektiboak eraikitzeko deia egin zaie gizonei. Milaka emakumek* ez dugu inolako etxeko nahiz zaintza lanik egin eta aurrekari interesgarriak dira lan horien inguruan eta bidean sortu ditugun gatazkak, antolaketak nahiz akordioak. Hala ere, jakitun gara emakume, bollera eta trans batzuk ezin izan dituztela zaintza lan guztiak utzi, dependentzia egoeran dauden pertsonen zaintza haien ardurapean egon delako.

Bizitzaren beharrak pribatizatuz kapitala metatzen duten enpresari  eta politikariak salatu ditugu, bereziki emakume* langileon esplotazioa  baliatuz etxeko nahiz zaintza lanetan negozioa egiten dutenak. Sektore horietan, M8an greba egiteaz gain, borroka-sektore zehatzagoetan gabiltzan emakume* grebalariok indarrak hartu ditugu. Heteroarauan sartu nahi ez dugunak baztertuaz eraikitzen diren familia eredu nuklearrak arbuiatu ditugu. Arrazakeria eta politika xenofoboak salatu ditugu, eta horien funtzio ekonomikoak azpimarratu. Zaintza- lanetan oso agerikoa egiten da egoera hori, etxeko barneko langileen % 97 migranteak baikara, eta indar batez aldarrikatu dugu figura horren desagerpena.

Bukatzeko, salatu nahiko genuke greba feministan zehar Euskal Herrian 60 emakume* identifikatutik gora egon zirela eta leku askotan poliziak grebalarien aurka izandako jarrera oldarkorra.

Aurrera goaz, geldiezinak garelako. Zorionak EHko Mugimendu Feministari, aliantzak ehunduz elkarlanean aritu garenoi, eta Mugimendu Feministari aitortza eginaz, greba feministaren oinarriak aurrera eraman ditugunoi.

EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA


VALORACIÓN DE LA HUELGA FEMINISTA DE 2019

11 de Marzo, Casa de las Mujeres de Donostia

El pasado 8 de marzo, las mujeres, trans y bolleras dejamos de hacer todos nuestros trabajos y tomamos las calles con fuerza, llenando nuestros pueblos de reivindicaciones, acciones y solidaridad feminista. La huelga ha tenido un seguimiento masivo, es incontable la fuerza del pueblo cuando toma la calle, por eso ninguna cifra reflejaría lo que ocurrió el 8 de marzo. Este año, además del éxito cuantitativo, hemos dado un paso cualitativo porque hemos fortalecido nuestras reivindicaciones y nuestras bases feministas, anticapitalistas y antirracistas.

Enhorabuena a todas las que, de un modo u otro, han hecho posible todo ello. Además, la huelga feminista del 8M ha sido internacional, con más de 140 participantes, dato importante pues como el heteropatriarcado capitalista es un sistema global, no solo es necesaria la soberanía de los pueblos, sino que las alianzas internacionalistas también juegan un papel fundamental.

Este año hemos apostado por organizar una huelga descentralizada, porque si queremos construir una sociedad feminista, lo conseguiremos si cada barrio, pueblo y grupo transforma sus realidades concretas. Pero también nos hemos coordinado a nivel de Euskal Herria, pues tenemos claro que nuestro camino es el de la acumulación de fuerzas y alianzas, y como pueblo queremos construir alternativas. Es por ello que agentes y sujetos diversos nos hemos unido: grupos feministas, asociaciones de trabajadoras del hogar, sindicatos, grupos de mujeres* migrantes, mujeres* baserritarras, grupos de estudiantes y jóvenes… juntas nos hemos empoderado y politizado, y ese ha sido nuestro gran triunfo.

Para poder acabar con toda forma de opresión, nuestra revolución se construye desde los márgenes creados por el heteropatriarcado capitalista y colonialista, por lo que a las doce de la noche dimos comienzo a la huelga estructurada en 5 ejes. Durante el día emprendimos diversas acciones: piquetes contra grandes empresas, ocupaciones de edificios públicos para exigir derechos laborales para las trabajadoras de hogar, acciones contra políticas migratorias, para denuncia a la (in)justicia patriarcal, contra el fascismo, para señalar a la iglesia.

Debemos decir que las declaraciones sumándose a la huelga que en las últimas semanas han hecho el gobierno de Navarra y el gobierno vasco, grandes empresas como Iberdrola y patronal, que son directamente responsables de las precarias condiciones de vida y laborales que padecemos las mujeres*, nos han sorprendido tremendamente: no queremos más gestos simbólicos, lo que reivindicamos es que se comprometan a escuchar nuestras reivindicaciones y las cumplan. Queremos acciones, políticas y cambios feministas reales y no toleraremos ningún tope impuesto por intereses del capital o de algunos hombres.

Hemos dado un gran paso hacia adelante pero estamos lejos de nuestros objetivos. Estamos lejos de socializar los trabajos que las mujeres* hacemos gratis, por lo que seguiremos ahondando en los conflictos que la huelga ha sacado a la luz. Queremos un sistema de cuidados público y acabar con el empleo precario de las mujeres*. Pero las políticas que se llevan a cabo en las principales instituciones de Euskal Herria no hacen más que favorecer los intereses de los mercados y reforzar la explotación de las mujeres* trabajadoras. Hoy en día, en Euskal Herria, el modelo de familia se construye alrededor lógicas patriarcales, feminizando y privatizando

los cuidados y, sobre todo, basándose en la explotación de mujeres* tanto racializadas como migradas. En este 8M, muchas mujeres* trabajadoras todavía no pudimos ejercer nuestro derecho a la huelga por encontrarnos en situaciones vulnerables. Es sabido que seguimos sufriendo gravemente la violencia patriarcal cuando se trata de agresiones sexuales, agresiones lesbófobas, marginalización capacitista, asesinatos patriarcales, persecuciones tránsfobas, canon de belleza hegemónico… y cada vez que el sistema nos fuerza a la subordinación.

Por ello, pedimos un nuevo pacto social que ponga las vidas en el centro, para ser dueñas de nuestros territorios y cuerpos, para repartir el trabajo y la riqueza de forma justa, para que los sujetos de los márgenes seamos libres sin ningún tipo de violencia. El Movimiento Feminista de Euskal Herria es una fuerza de confrontación y construcción de una alternativa profunda al sistema: ante el ascenso de la ultraderecha y el racismo, ante el rearme del capitalismo autoritario, ante la profunda precarización de las condiciones de vida, ante el colapso ecológico del planeta, ante el feminicidio… ¡plantamos cara, no nos pararán!

Hemos extendido la huelga a todos los terrenos de la vida con la intención de transformar el concepto clásico de trabajo, y para ello, hemos diferenciado cinco ejes:

PENSIONISTAS:

Siguiendo la lógica del mercado, la persona que no es empleada activamente es considerada como gasto y, tal y como queda patente en el caso de las pensionistas, nos quieren imponer un sistema de pensiones privado y precario. Somos la mujeres* las que tenemos las pensiones más bajas, consecuencia directa de no tomar en consideración los trabajos feminizados y, sobre todo, los cuidados. Por ello, las mujeres* pensionistas fuimos a la huelga, porque la lucha feminista también es nuestra lucha, y el 8M tomamos las calles con nuestras reivindicaciones.

CONSUMO:

El 8 de marzo, además de no consumir a cambio de dinero, difundimos la crítica al modelo de consumo y sacamos a la luz sus contradicciones: las condiciones de trabajo ocultas tras lo que consumimos, las desigualdades de género, la explotación de otros países, el debilitamiento del tejido productivo local… Por ello, hicimos acciones contra las multinacionales y denunciamos las políticas colonialistas. Además, querríamos subrayar la importancia del trabajo que se ha hecho con las tiendas de los barrios, los grupos de consumo y las comidas autogestionadas.

ESTUDIANTE-JOVEN:

Las estudiantes y jóvenes somos desplazadas del estatus de trabajadoras y, al mismo tiempo, nos encauzan a unas condiciones de trabajo precarias, sobre todo a las chicas* jóvenes, pues somos las principales perjudicadas de la privatización del sistema educativo. Por ello, durante el proceso, hemos sacado a la calle reivindicaciones propias: sistema educativo coeducacional, una educación sexual de calidad, integradora e inclusiva en todas las etapas, pues somos diversas, tomar medidas ante actitudes machistas, sexistas o LGTBIQ+fóbicas que puedan darse en las escuelas y ¡no más recortes en educación!

El aparato educativo, funciona como un mecanismo de  reproducción del sistema capitalista heteropatriarcal. No solo en las aulas o en los libros de texto, sino que también en el curriculum oculto, Por ello, la huelga feminista a parado el sistema educativo el 8 de marzo.

Así, queremos mencionar a todos los grupos y espacios creados por mujeres* jóvenes en los centros educativos para impulsar y reflexionar sobre feminismo. Ya que, más allá de empoderarnos, estamos construyendo el sistema educativo que soñamos desde hoy. Gora neska* gazteon borroka!

TRABAJO ASALARIADO:

MASIVO SEGUIMIENTO DE LA HUELGA FEMINISTA EN EL ÁMBITO LABORAL

Hacemos una valoración muy positiva de la huelga laboral feminista del 8 de marzo.

  • Ha sido una jornada histórica. No ha sido una huelga al uso, hemos ido más allá del empleo y hemos puesto en el centro del debate político los cuidados. Este año también.
  • Como sabéis, es difícil dar datos concretos. Destacar a su vez que es la primera vez que se convoca una huelga de 24 horas en el ámbito laboral dirigida a las mujeres en Euskal Herria y convocada por la mayoría sindical vasca, CNT y CGT.
  • Destacar el seguimiento masivo que ha tenido en los sectores feminizados: enseñanza (pública, concertada, ikastolas), comedores de los centros escolares, residencias, conserveras, limpiezas, … han parado casi todas las mujeres.
  • El seguimiento de las trabajadoras de ayuda a domicilio también ha sido muy importante. La huelga feminista ha servido para dar continuidad a la lucha que ya habían
  • Seguimiento importante también en sectores como el telemarketing, comercio, medios de comunicación, ayuntamientos, ..
  • También en sectores (como la industria) donde hay pocas mujeres, las mujeres de las plantillas han parado en muchas
  • Un reconocimiento especial a las mujeres que han hecho huelga en los sectores precarios feminizados, a pesar de todas las dificultades. Sabemos que muchas trabajadoras de sectores precarios no han podido ejercer su derecho a la Otras muchas a su vez han tenido que cubrir servicios mínimos y no han podido hacer la huelga laboral.
  • Las movilizaciones han sido masivas en las capitales y en casi todos los
  • Ha quedado claro que la organización y la lucha de las mujeres son imprescindibles para superar las situaciones de discriminación y desigualdad de las mujeres. Es momento del FEMINISMO; también en el mundo del

Los sindicatos y las organizaciones representantes del ámbito laboral nos reiteramos en las reivindicaciones que hacíamos desde el eje laboral de cara a esta huelga feminista. Esta huelga está sirviendo para que se tomen estas reivindicaciones en serio y para que las instituciones correspondientes se hagan cargo de lo que les corresponda y no miren hacia otro lado. Y, sobre todo, para que, entre todas, sigamos luchando hasta conseguir una Euskal Herria libre y feminista que coloque la vida en el centro.

CUIDADOS:

Los trabajos de cuidados han sido el eje central de este 8M, los cuales hemos clasificado como trabajo productivo sean gratuitos o asalariados. A través de la huelga de trans, bolleras y mujeres, conscientes de lo que supone aparcar los trabajos de cuidados, el objetivo ha sido trasladarlos a los hombres. Es más, hemos hecho un llamamiento para que los hombres, superando la responsabilidad privada, construyeran espacios colectivos de cuidados. Hemos sido miles de mujeres las que no hemos hecho ninguna labor de casa o de cuidados y los conflictos, modos de organización y acuerdos que hemos generado en el camino son precedentes interesantes. Aun así, somos conscientes de que algunas mujeres, bolleras y trans no han podido parar durante todo el día, ya que los cuidados de las personas que están en situación de dependencia recaen en ellas.

Hemos denunciado a los empresarios y políticos que acumulan capital privatizando las necesidades de la vida, sobre todo los que hacen negocio con los trabajos del hogar y de cuidados, aprovechándose de la explotación de las  mujeres* trabajadoras. En esos sectores, además de hacer huelga el 8M, las mujeres* huelguistas que luchamos en sectores más concretos hemos tomado fuerzas. Hemos rechazado los modelos de familia nuclear que se construyen  a costa de la discriminación de las personas que no aceptamos la heteronormatividad. Hemos denunciado las políticas racistas y xenófobas y subrayado su función económica. Esa situación se hace obvia en los trabajos de cuidado, pues el 97% de las trabajadoras del hogar internas somos migrantes, por lo que hemos gritado todas juntas por la desaparición de dicha figura.

Por último queremos denunciar que durante la huelga feminista en Euskal Herria hubo más de 60 mujeres* identificadas y la actitud agresiva que tuvo la policía en muchos lugares.

Avanzamos, porque somos imparables. Felicidades al Movimiento Feminista de Euskal Herria, a las que hemos trabajado codo con codo tejiendo alianzas, y a quienes, reconociendo al Movimiento Feminista, hemos llevado a cabo los principios de la huelga feminista.

EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA